Asteazkenean, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta egun bereziaren harira, BERDINKATEA gauzatuko dugu herriko ikastetxe guztietako umeekin batera. Giza kate bat osatuko dugu herriko punta batetik bestera, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatuz. San Martin Agirre eskolan hasi, Ipintzatik pasatu, Aranzadi, Migel Altuna, plaza eta Mariaren Lagundian bukatuko dugu. Giza katea bukatzen denean manifestu bat irakurriko dute haurrek udaletxetik eta plazan mosaiko txiki bat egingo dugu.

Berdinkatea egin ahal izateko, eta plazan haur eta gaztetxoen sartu-irtena egongo denez, egun horretan plaza trafikora itxita egongo da eta beraz, ezin izango da plazan aparkatu, goizez. Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi die herritarrei neurri honek sor ditzakeen eragozpenengatik.