Bergarako Udalak ezinbestekotzat jotzen du zuhaitzak hirigunean izatea, hauek bizi kalitatea bermatzen baitute. Horregatik, hauen garapenerako aukerak eskaintzen jarraitu eta egin beharreko ekintzak burutzeko konpromisoaren baitan, hainbat lan egingo dira hurrengo egunetan.

Bihar, asteartea, Irizar kaleko zuhaitz bat lekuz aldatuko da. Ostegun eta ostiralean, berriz, Arrizuriaga kaleko ezki handia kimatuko da. Lan hau burutu ahal izateko, kaleko aldapa trafikoarentzat itziko da bi egun hoerietan. Azkenik, hurrengo asteetan azken hilabeteetan haizeak bota edota lehortuta dauden zuhaitzen birjartzea egingo du Udal brigadak.

Neurri txiki hauekin herriko ingurumena eta zuhaiztia mantendu eta hobetzeko pausoak ematen jarraitzen du Udalak.