Ate joka dira Aratusteak eta Bergarako herria jai giroan mugilduko da. Festa giroa ahalik eta txoko eta kale guztietara zabaltzeko asmoz, saltoki eta dendetara inauterietako kanpaina zabaldu da. Modu honetan, Bergara Bizi ekimenaren baitan, herriko saltokietako erakusleihoak apaindu nahi dira. Horretarako, inauteri kit bat eta kartela banatuko dira eta horien laguntzarekin apaindu beharko dira. Apainketa lanak otsailaren 22rako egin beharko dira eta martxoaren 1era bitartean mantendu. Inauterietako kit hori lortzeko kaleko ordezkariari eskatu beharko zaio. Eta Bedelkarreko bazkideek doan eskuratuko dute, bazkide ez direnek, aldiz, 10 euro ordaindu beharko dituzte. Bergarako Udalak herriko saltokiak ekimenean parte hartzera gonbidatzen ditu.