Apirilaren 8an, larunbata, ospatuko da aurtengo Erramu Zapatuko feria eta dagoeneko zabaldu da bertan parte hartu nahi dutenentzat izen-emate epea. Feriaren antolaketa hobetzeko asmotan, Udal webgunean, hemen, zintzilikatu den inprimaki bat bete beharko da. Bi aukera eskaintzen dira, batetik, elikagaien postua jartzea edota, bestetik, artisautza postua. Izena emateko azken eguna martxoaren 1a izango da eta inskribatuek, hileko 14a baino lehen, e-postan mezu bat jasoko dute onartuak izan diren edo ez esanez. Zalantzarik edo galderarik izanez gero, Bergarako Udaleko Kultura zerbitzura joan edo 943 77 91 59 telefono zenbakira deitu daiteke.

Arloa: