Bihar, asteazkena, jarriko dira aurtengo Aratusteetako Mozorro bazkarirako txartelak salgai. Guztira, 150 lagunentzako lekua izango da Aranzadiko gimnasioan, eta bertara joan ahal izateko, aurrez erosi beharko dira txartelak. Horretarako, Pol Pol eta Ariznoa tabernetara edo Udal Kultura sailera joan beharko da. Txartel bakoitza 16 euro ordaindu beharko da eta otsailaren 21a izango da erosteko azken eguna. Hona hemen bazkariko zehaztasun gehiago;

Mozorro Bazkaria

EGUNA: Otsailak 25, larunbata

ORDUA: 14:30ean

LEKUA: Aranzadiko gimnasioan

PREZIOA: 16 euro

SARERRAK: 150 txartel jarriko dira salgai Pol Pol eta Ariznoa tabernetan eta Udaleko Kultura sailean. Txartelak erosteko azken eguna otsailak 21 izango da.

GEHIAGO:  

- Kolpez blai perku show taldeak girotuta. 

- Menua: Patatak errioxar erara, albondigak saltsan, ogia, tarta, kafea eta edariak. Bergarako produktuekin egindako bazkaria.

- Berogailuak egongo dira. 

Arloa: