Haur, gazte, heldu zein adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko helburua du Bergarako Udalak eta asmo horretan, pausoak ematen jarraitzen du. Hala, esperientzia pilotu berritzailea jarri du abian Kirol sailetik. Udalak eta BPXsport-ek elkarlanean, "Kirol enbaxadoreak" programa prestatu dute. Programa honen baitan, Bergarako 65 eta 87 urte bitarteko 8 herritarrek indar entrenamenduak egingo dituzte 3 hilabetetan zehar. "Helburua argia da, indar entrenamenduak egin eta hobekuntzak izan daitezkeela ikusi. Honela, bizi-kalitatea hobetuko da", agertu du Igor Oiarbide Kirol zinegotziak.

Entremaneduak gidatzeko kirol aholkularia izango dute eta saio pertsonalizatu bidez entrenatuko dira. "Bihar bertan hasiko dira azterketa medikoa eginez, esfortzuaren emaitzak izanda, otsailak 6 inguruan hasiko dira saioak, astean 3 izanik guztira. Amaiera, hasierako azterketa berdina egingo dute eta garapena edo hobekuntza ikus ahalko dugu", adierazi du Kirol teknikari den Iñaki Ugarteburuk.

Esperientzia pilotu honetan parte hartuko duten 8 herritarrak honako hauek dira;

Pili

Arin

1949, 67 urte

Luis Mari

Belastegi

1941, 75 urte

Arantxa

Beraza

1951, 65 urte

Iñaki

Arregi

1945, 71 urte

Maria

Orellana

1929,  87 urte

Nati

Ugarte

1937, 79 urte

Roberto

Aranzabal

1936, 80 urte

Pello

Garitano

19396, 77 urte

BPXsport enpresari eta parte hartuko duten 8 herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu programa hau abian jarri eta parte hartzera animatzeagatik. Era berean, bergararrak kirol egitera gonbidatu nahi ditugu. Adinak ez du axola, eta kiroldegian kirol aholkularitza zerbitzua dugula gogoratu nahi dugu, bakoitzak nahi edo behar duenara egokitutako zerbitzua delarik. Beraz, animatu kirola egitera, egunerokotasunean nabarituko duzu!", gaineratu du Oiarbidek.

 

 

Arloa: