Aratusteetako kartel lehiaketan 3 proposamen aurkeztu dira eta dagoeneko zabaldu da herritarrek bozka emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek, http://www.bergara.eus/eu/node/5610 helbidean egin ahal izango dute. Herritarrek urtarrilaren 29ra bitartean, igandera arte, bozkatu ahal dute eta emandako bozkek %40 balioa izango dute. Lehiaketako irabazleak 350 euroko balioa duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio guneetan trukatzeko. Herritarrak Aratusteetako kartela hautatzeko prozesuan parte hartzera animatu nahi ditu Bergarako Udalak.

Arloa: