Roman Oiarzabal kalean egin dituzten etxebizitzen inguruko urbanizazio lanak egiten ari dira egun hauetan. Hala, inguruko kaleetako asfaltatzeari ekin dio Goitu Eraikuntzak enpresak eta bihar, Bidekurutzeta kalean arituko da. Lan hauen ondorioz, bihar asteartea, Roman Oiarzabal kalea trafikoarentzat itxi egingo da, Espoloitik Cafe Bergarako tartean hain zuzen ere. Sortu daitezkeen eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi du Udalak.