Bergarako Udalak herriko bidegorri sarea osatzea funtsezkoa ikusten du, herritarren egunoroko mugikortasunarentzat ezinbesteko elementua baita. Honela, herri barruan falta diren bidegorri zatiak osatzeari ekin dio eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Urteaga kalean bidegorriari amaiera ematen dion puntutik autobus geltokiaren ondoan dagoen bidegorriko puntura arteko bidegorriaren lanak hasi dira. Hala, lehen zatian autobus geltokiko berrantolaketa egingo da; mugikortasuna hobetu, asfaltatu berria egin, plataformaren berritzea eta margotzea. Abian dagoen berrantolaketa obrek autobus zerbitzuari eta erabiltzaileei ez die eragingo eta beraz, zerbitzua beti bezala mantenduko da. Geltokiko lanak amaitzean, bidegorria bera egiteari ekingo zaio. Asfaltos y construcciones Morga SL enpresa egiten ari den lanek 4 hilabeteko epean egingo dira eta obraren aurrekontua 144.668 eurotakoa da.