Azken orduko euriteek lur-jausia eragin dute Bolu auzoan. Gaur arratsaldean gertatu den luiziak Bolu kaleko 47tik 63 zenbaki bitartekoei eragin die eta guztira, 21 dira kaltetutako familiak. Bergarako Udalak familia hauek bideratu ditu dagoeneko inguruko hoteletan, izan ere, hurrengo orduetan ezin izango dute euren etxe eta garajeetan sartu.

Bien bitartean, Udala egoera aztertzen ari da eta informazio gehiago izan ahala jakinaraziko du. Hala ere, egon daitezkeen zalantzak argitzeko Udaltzaingora deitu daiteke, 943 77 91 06 telefono zenbakira. Gainera, Udaltzaingoa guardian egongo da gau osoa, Boluko egoera ikuskatzen.