Bergararren bizi kalitatea hobetzea. Helburu hori izan beharko dute Udalak antolatutako Ideia Lehiaketara aurkezten diren proposamenek. Abenduan jarri zen lehiaketa abian eta interesatuek, otsailaren 1 bitartean dute euren ideiak aurkezteko aukera. Honela, herritarren sormena eta irudimena balioan jarri nahi dira eta ideietan herritarren bizi-kalitatearen hobekuntzarekin zerikusia izango duen edozein proiektu edo ideia ingenioso eta bideragarri jaso. 

Lau kategoria sortu dira:

1.- 12 urtetik beherakoak.

2.- 12-18 urte bitartekoak.

3.- 18-60 urte bitartekoak.

4.- 60 urtetik gorakoak.

Sariak ere kategoriaren arabera banatuko dira. Guztira, 2.725 euroko balioa batzen duten sariak banatuko dira, adinaren eta irabazitako postuaren araberakoak. Bergarako Udalak herritarrak lehiaketan parte hartzera gonbidatzen ditu. Animatu!!

Hona hemen Ideia Lehiaketan parte hartzeko oinarriak; ideialehiaketaoinarriak_2017.pdf