Urte berriarekin batera, berrikuntzak iritsi dira Kultur Gidara. Honela, kalean den urtarrileko alean ikus daitekeen bezala, Kultur Gida izenetik, Bergarako Agenda izena izatera aldatu da. “Kultur ekintzez gain, beste hainbat arlo desberdinetako ekitaldiak biltzen ditugu hilero agendan eta horregatik, izen berria egokiago ikusi dugu”, agertu du Maite Agirre Ondare, Kultura eta Jaietako batzordeburuak.

Era berean, herritarren partaidetza sustatu nahi dugu eta horretarako, aurrerantzean galdera bat egingo da hilero. Galdera hori, agendako kontrazalean aurkitu ahal izango da eta Bergarako herria, euskara edota historiaren inguruan izango dira. Erantzunak jaso ahal izateko, Udalak kutxa bat jarriko du udaletxeko harreran, eta jasotako erantzun zuzen guztien artean, Zabalotegirako 4 sarrera zozkatuko dira.

“Bergararrak herrian egiten diren ekintzetan murgiltzera animatu nahi ditugu, eta hilero egingo den lehiaketan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Denon artean, herri aktiboa eta bizia egin ahal dugu eta!”, agertu du Agirrek.

Arloa: