Bergarako Udala-k Ar, 2016-12-13 16:18-n bidalia
Urrian egin bezala, Bergarako Udalak eta Bedelkar elkarteak POP-UP azoka antolatu dute abenduaren 17 eta 18rako. Guztira 20 saltokik hartuko dute parte eta San Martin plazako Biltokin elkartuko dira euren produktuak erakutsi eta saltzeko. Sektore anitzetako produktuak izango dira; oinetakoak, osagarriak, arropak... eta gerturatzen diren herritarrentzat kafe txokoa, musika edota garagardo txokoak izango dira. Larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era zabalduko da eta igandean, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gune horretako produktuek %10eko deskontua izango dute eta erosle guztien artean, 100 euroko balea zozkatuko da azokan bertan gastatzeko. Bergarako Udalak herritarrak POP-UP azokara gerturatu eta erostera animatzen ditu, "Gabonetako opariak erosteko beharrezko dena izango baita bertan".