Bergarako Udala-k Az, 2016-11-23 13:34-n bidalia
Azaroaren 18an ireki zen epea Debagoieneko enpresetan prestakuntza praktikoa jaso ahal izateko 30 beketakoren bat eskatzeko, Murua Balzola Fundazioak finantzatu, Kutxa Fundazioak kudeatu eta UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatuta. Lanbide-eskarmenturik gabeko gazte tituludunentzat dira bekak, lan-merkatuan sartzea erraztu eta onuradunen enplegu-aukerak areagotu nahi dituzte. Bost hilabete (2017ko otsailetik ekainera arte) iraungo duten praktikak prestakuntza-ikastaro batez osatuko dira.
Hona hemen informazio gehiago: http://www.kutxa.eus/eu/berriak/21-zientzia-eta-hezkuntza/719-prestakuntza-praktikorako-bekak-debagoieneko-eta-debabarreneko-enpresetan.html
Arloa: