Ostiral arratsaldean banatu zituzten Bergarako kirol argazki lehiaketako sariak. Aroztegi aretoan egin zen ekitaldia eta bertan izan zen Elena Lete alkatea. Aurtengo lehiaketara 153 argazki aurkeztu dira guztira, 70 zuri beltzean eta 83 koloretan. Javier de la Flor, Julian Gil eta Asier Garagarzak osatu dute epaimahaia eta sariak honako hauek izan dira:

Zuribeltzean;

1.- Aitor Gonzalez. “Tocado y hundido”

2.- Imanol Manterola. “Aimar”

3.- Iker Pardo. “Egan”

Herrikoa; Benito Cantero. “Piragüismo 1”

Koloretan;

1.- Jose mIguel Romero. “Sakting II”

2.- Aritz Gordo. “Disfrutando del amanecer”

3.- Pedro Luis Ajuriaguerra. “Travelers”

Herrikoa; Jose Agustin Gurruchaga. “Igerian”

Lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik aukeraketa egin da eta ostiraletik aurrera, 40 argazki (19 zuribeltzean eta 21 koloretan) erakusgai daude Aroztegi aretoan, abenduaren 4 bitartean. 

Erakusketaren ordutegia honako hau izango da;

Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30

Larunbatetan:12:00-14:00 eta 18:00-20:30

Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00

Arloa: