Bergarako Udalak egindako 2016 urteko asfaltatze planaren barruan, Ikerleku kantoia txukundu eta egokitu du aste honetan. Obrak bi egunetan egin dira, batetik, atzo asfaltatu egin zen eta bestetik, gaur amaierako inprimazioa eman zaio. Lanak Lasuen enpresak egin ditu eta 6.686,89 euroko aurrekontua izan du.