Bergarako Udala-k Or, 2016-10-28 14:14-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Kioskoen, Ibien eta Taxien tasen 2016ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
Ø 2016ko urriaren 28tik 2016ko abenduaren 28ra
Lekuak eta medioak:
Ø Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2016ko abenduaren 28an
Ø Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
§ Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edota ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
§ Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.