1. Garai baten amaiera: tradizioa versus modernitatea

Valleko kondea, bere argazkien bitartez, bukatzen ari zen bizimodu baten adierazlea da;  modernitatea eta tradizioa elkarrekin azaltzen dira. Bergarako XIX. mendeko bukaeratik  XX.  mendeko 30eko hamarkadara arteko gizarte-aldaketaren erretratua da.

Gaia hobeto ezagutzeko, Alfonso Otazuk egindako ikerketaren liburua "El fotógrafo frente a la cámara y de cerca: Notas sobre el Conde del Valle (Bergara 1863 – Donostia-San Sebastián 1953)" artxiboko web- orrian kontsultatu daiteke: http://static.bergarakoartxiboa.net/pdf/El_Conde_del_Valle_fotografo.pdf .

Gure herriko historia hobeto ezagutzeko beste pausu bat da.

2. Argazkilaritzaren historia

Erakusketan ikus daiteke Valleko kondearen argazki-fondoaren aberastasuna. Kondearen argazki-zaletasunak aukera ematen digu formatu eta teknika ezberdinak ezagutzeko –autokromoak, linterna magikoak– eta baita oso argazkilari ospetsuak ere –Napoleon edo Laurent, esaterako–.   Erakusketan, besteak beste, anaglifoak ikus daitezke, irudi estereoskopikoetatik abiatuta eginak.

3. Valleko kondearen fondoa eta udal artxiboa

Azpimarratu egin nahi dugu dohaintzen garrantzia. Fondoaren argazki gehienak dohaintza partikularren bidez jaso dira udal artxiboan. Gure ustez, horrek erakusten du bergararrek kultura eta ondareari buruz duten sentsibilitatea, udal artxiboa egiten ari den lanarekin bat eginda, lan ona eginez bide onetik goazela erakutsiz. Hau da gure lana: argazkiak jaso, garbitu, kontserbatu, digitalizatu, deskribatu eta eskuragarri jartzea.

Erakusketa bihar, ostirala, zabalduko da Aroztegi aretoan eta azaroaren 13ra bitartean bisitatu ahalko da. Honako ordutegi hau izango du;

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
  • Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30.
  • Igandetan: 12:00-14:00.

 

Arloa: