Bakardadea gure gizartean gero eta presenteago dagoen errealitatea da. Gipuzkoan, 55 urtetik gorako biztanleriaren ia %30ak bakardadea sentitzen du, nahiz eta %5,5ek soilik onartu. SoledadES Behatokiaren arabera, bakardade mailarik altuena 15-24 urte bitarteko gazteen artean aurkitzen da, eta 70 urtetik aurrera berriro igotzen da.

Egoera horri aurre egiteko, Bergarako Adineko Pertsonen Kontseiluak eta Bergarako Udalak ‘Zuk nola egiten diozu aurre bakardadeari?’ argazki lehiaketa antolatu dute, bakardadeaz eta hari aurre egiteko moduaz hausnartzeko espazio bat sortzeko.

●      Parte-hartzea: Bikoteka, gazte bat eta adineko pertsona bat (gutxienez 50 urteko tartea). Bikote bakoitzak argazki bat aurkeztu behar du.

●      Epea: Urria amaiera.

●      Sariak:

o   Hautatutako 20 argazkirekin erakusketa ibiltaria egingo da.

o   Horietatik 10 argazki postal formatuan inprimatuko dira eta hainbat herritarrei bidaliko zaizkie.

o   10 bikote irabazleek 30 €-ko bono bana jasoko dute.

89 argazki jaso dira guztira, eta epaimahaiak 20 hautatu ditu erakusketarako. Herritarrek bozkatzeko aukera izango dute erakusketa ibiltarian, eta botoen bidez 10 argazki finalista aukeratuko dira. Erakusketa hainbat guneetan egongo da ikusgai:

·      Azaroaren 17tik 21era Aranzadin

·      Azaroaren 18tik 23ra Mizpirualden, Eguneko Zentroan eta Goyenechen.

·      Azaroaren 24tik 28ra Mariaren Lagundia Ikastolan,, San Joxepen eta Angiozar Herri Eskolan.

·      Abenduaren 1etik 5era: Jardunen (Azokan), Liburutegian, plazako babes klimatiko gunean eta Ipintzan

·      Abenduaren 6an: Gaztelekuan.