Bergara eta Elorregi arteko bidegorria ostirala bitartean itxita egongo da. 2.549 metroko luzera duen bidegorrian artapen lanak egiten hasi dira eta beraz, egun hauetan 08:00etatik 17:30era bitartean itxita egongo da erabiltzaileentzat. Larunbatetik aurrera, ohiko moduan erabili ahal izango da. Bergarako Udalak barkamena eskatu nahi du txukuntze lanek sor ditzaketen eragozpenen aurrean.