Eusko Jaurlaritza MUGIMENT izeneko plan estrategikoa ezartzen ari da, jarduera fisikoa sustatzeko eta sedentarismoa murrizteko plana, sedentarismo hori baita herrialde garatuetan gaixotasun kroniko nagusiak garatzearekin lotutako faktore nagusietako bat. MUGIMENT planaren barruan, udalerriak dira egitasmoa aplikatzeko ardatz nagusia. Proiektua 8 ildo estrategikotan banatuta dago. Horietatik garrantzitsuena MUGISARE izenekoa da, gainerako estrategien ardatz delako, eta tokiko garapena duelako helburu. MUGISARE ildoko ekintzen artean, duela bi urte abiarazi ziren "Udalerri aktiboetako jardunaldiak" izenekoak, besteak beste, hainbat diziplinetako langileak harremanetan jartzeko, ezaguerak hedatzeko eta ekimenak garatzeko asmoarekin.

Azken urteotan, EAEko udalerrietan eta eskualdeetan sarean lan egiteko hainbat ekimen abiarazi dira. Proiektu horiek esparru eta mota desberdinetako administrazioek sustatu dituzte. Jardunaldi honen bitartez, aditzera eman nahi da sarean edo kolaborazio bidez lan egiteko era hori.

Praktikan, ordea, era askotako zalantzak sortzen direla ikusi da: komunikazioa/koordinazioa, protagonismoa/egoak, eskuzabaltasun eza,, amore ez ematea eta abar); izan ere, sarean lan egiteak modu berri eta horizontalean jardutea esan nahi du, guztiek helburu bakar baten alde, eta biztanle guztiak dira protagonista, norberak erabakitzen baitu zer arlotan jardun nahi duen, eta zer inplikazio-mailarekin.

 

Garrantzitsua iruditzen zaigu lan egiteko metodologia hau zabaltzea, eta, hori dela eta, aurten bestelako jardunaldi bat proposatu nahi dugu, EAEn sarean lan egiteari buruzko esperientziak trukatu nahi dituzten langile edo pertsona guztientzat irekia, bide hori errazteko tresna praktikoak emango dizkigun jardunaldi bat, bide hori aspaldikoa, naturala eta aberasgarria baita, berez.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi duenak izena eman dezake dagoeneko. Horretarako, www.kiroleskola.net webgunera sartu behar da. Izena emateko azken eguna urriaren 21a izango da eta doakoa den arren, ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen da, 100 lagunentzako lekua bakarrik egongo baita.

Eranskinak: 
Arloa: