Herribusak zerbitzua eskaintzen jarraituko du abuztuan. Modu honetan, astelehenetik ostiralera 08:50etik 13:00etara bitartean erabili ahalko da. Zerbitzua egunero egongo da, jai egunetan izan ezik. Era berean, egunean bi zerbitzu egongo dira Angiozar auzora joateko; lehenegoa 09:00etan eta bigarrengoa 12:40ean. Informazio gehiago behar izanez gero, enpresako webgunean www.herribusa.com begiratu edota autobus gidariei galdetu daiteke.