Bergarako Udala-k Az, 2016-06-08 14:15-n bidalia
Bergarako kanpoko igerilekuak larunbat honetan zabalduko dira eta inoiz baino denboraldi luzeagoa izango da aurtengoa, irailaren 15era arte izango baitira irekita. Denboraldiko lehenengo eta azkenengo asteetako ordutegia, arratsaldekoa izango da 16:30etik 20:00etara. Gainontzeko asteetan ohiko ordutegia izango da, hau da, 10:00etatik 20:30era. Azkenik, abuztuaren 15aren ondoren, itxiera ordua orduerdi aurreratuko da, 20:00etan itxiz.
Igerilekuko putzuak 187 pertsonentzako edukiera du eta edukiera gaindituz gero, sorosleek protokoloa jarraituko dute eta erabiltzaileen txandatzea bermatuko dute, "nahiz eta inoiz, ez den horrelakorik gertatu. Sorosleen esanak eta arautegia errespetatu beharra dagoela azpimarratu nahi dugu", adierazi du Igor Oiarbide Kirol zinegotziak. Era berean, ekainaren 27tik uztailaren 22ra liburutegi zerbitzua eskainiko dela Agorrosineko berdegunean aurreratu du Oiarbidek. Liburutegiaren ordutegia 15:00etatik 18:00etarakoa izango da.