Udarari ongietorria eman eta familia giroan planak egiteko helburuarekin iritsiko da igande honetan, ekainak 12, Udako Festa. Goizeko 11:00etatik hasita, egun guztian zehar ekintzez gozatzeko aukera izango da Agorrosin kirol eremuan:

11:00etan Triatloi familiarra

12:30-14:30 Piraguak igerilekuan

16:00-19:00 Ur jolasak igerilekuan

16:30-17:00/18:00-18:30 Aquaerobika

Triatloian izena aurrez ematea gomendatzen dute arduradunek, antolaketa lanak eraazteko. Agorrosingo abonatuentzat izena ematea doan izango da eta bazkide ez direnek, berriz, eguneko sarrera ordaindu beharko dute. Irabazleek udako abonua lortuko dute sari bezala.

Uda kanpaina

Bestalde, 6. mailako haurretatik hasi eta Batxilergoko gazteei zuzendutako lau txapelketa prestatu dira; saskibaloia, frontenisa, padela eta eskubaloia. Txapeletak ekainaren 27an hasiko dira eta disziplina bakoitzak astebete iraungo du. Izen-ematea ekainaren 16ra arte dago zabalik eta pertsonako eta txapelketako, 3 euro ordaindu beharko dira. Arduradunek Bergarako haur eta gazteak parte hartzera animatu nahi dituzte, etairabazleek kirol materiala lortuko dutela aurreratu dute.

Arloa: