Bergarako Udalak, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetzarekin batera, "Pertsona zaharren erorikoak prebenitzeko tailerra" antolatu dute. Tailerra bi egunetan banatuko da, ekainaren 7an eta 9an, 16:00etatik 17:30era bitartean eta saioak, Agorrosingo Kirol Gunean egingo dira. Erorketak faktore arriskutsu bihurtu dira gaur egun bizitza autonomo bat emateko orduan, horregatik, arduradunek tailerrean parte hartzeko garrantzia azpimarratu nahi dute eta herritarrak izena ematera animatu nahi dituzte. Horretarako, Agorrosingo Kirol Gunera (943 777 095) edota San Joxepe Jubilatuen Elkartera (943 763 009) joan edo deitu beharko da. 

Arloa: