Landuko diren gaiak ondorengoak dira:

1.      2016ko apirilaren 25ean egindako bilkuraren aktaren onarpena.

2.      Alkatearen jakinarazpenak.

3.      Berankortasunari eta Ordaintzeko batez besteko epeari (OBBE) buruzko informazioa. 2016-1 epea (Udal administrazioen fakturen erregistroa eta berankortasuna).

4.      Transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2016/2 zk.ko espedientea onesteko proposamena.

5.      Kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako Bergarako Mizpirualde Egoitzaren 2016/1 zk.ko espedientea onesteko proposamena.

6.      Pagola-Loidi eremuan, Iturriberrin, “Aundia Partia” lur sailaren erosketa.

7.      Kontuen Batzorde Bereziaren osaketa 2015eko ekitaldiko eta Legealdi honetako Kontu Orokorrak aztertzeko.

8.      Diru laguntzen 201602018 Plan Estrategikoa.

9.      Kreditu gehigarrien bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2016/3 zk.ko espedientea onesteko proposamena.

10.   Bergarako Udala eta UNED-BERGARA Fundazioaren arteko hitzarmenaren onarpena.

11.   Langile bati dedikazio osagarria aitortzeko proposamena.

12.   A-40 Areako 40-A exekuzio unitatearen hiri antolakuntzako plan bereziaren bigarren dokumentu aldatuaren zuzenketari behin betiko onarpena.

13.   Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Jasangarritasunerako konpromisoa berritzeko akordiora atxikimen proposamena.

14.   Alde zaharra berpizteko plangintza eskatzeko mozioa EH Bilduk aurkeztua.

15.   Errefuxiatuen inguruan EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

16.    Yesako urtegiaren handitzearen aurkako manifestazioan parte hartu eta salatuak izan ziren pertsona batzuen inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.

17.   Jaen en Comuneko zinegotzi eta Andaluziako Langileen Sindikatuko kide den Andres Bodalo Pastanaren egoeraren inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.

18.   Amiantoaren maparen inguruan Irabazik aurkeztutako mozioa.

19.   Eskaera eta galderak.