Bergarako Udala-k Or, 2016-05-20 09:05-n bidalia
UDAL DIRU-BILKETA: KOBRANTZA IRAGARKIA
Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2016ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea:
- 2016ko maiatzaren 18tik 2016ko uztailaren 6ra
Lekuak eta medioak:
- Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2016ko uztailaren 6an.
- Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:
- Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30etara, edo ekainaren 30era bitarteko ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.
- Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.
Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.
Bergara, 2016ko maiatzak 19
Alkatea
Arloa: