Bergarako Udala-k Az, 2016-04-06 10:11-n bidalia
Udaleko Ongizate Zerbitzuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean Erlajazio teknikak: estresa bideratzen, lasaitzen ikasteko ikastaroa antolatu du, Sendian Programaren baitan.
IKASTAROAREN HELBURUA:
Zaintzaile jarduera dela-eta, sortu ohi den nekea eta gainez egitea askatzen ikastea: buru-pentsamendu, emozio mailan eta gorputz mailan ere.
NORI ZUZENDUTA?
Adineko pertsonak zaintzen dituztenei.
EGITARAUA:
1. Zer sentitzen dut zaintzen ari naizenean
- Emozioen nondik-norakoak ezagutu
- Zein emoziorekin zaintzen dut?
- Etxean zaintzea: irabaziak eta… kostuak?
2. Kontrolik galdu gabe zaintzen jakitea: estresa
- Zeintzuk dira egoera zailenak?
- Laguntza eskatzen jakitea: noiz eta nola egin?
3. Pentsamenduarekin lanean: burua gure alde
- Zein pentsamendurekin zaintzen dut?
- Aldeko eta kontrako pentsamenduak
- Aldeko pentsamenduak sortzen
4. Gorputzaz baliatzea lasaitzen ikasteko I
- Arnasketaren erabilpena
- Hustutze bidezkoa teknika lasaiak
- Karga askatzeko teknika muskularrak
5. Genero identitatea eraikitzen
- Zaintzaren mugak: ba al dakit zeintzuk diren?
- Egoera berriak: moldatzen eta zereginak banatzen
- Zer gehiago behar dut hobeto zaindu dezadan/nazaten?
- Gorputzaz baliatzea lasaitzen ikasteko II (praktika)
6. Komunikazio eta harremanak
- Komunikatzen eta entzuten jakitea: enpatia
- Isolamendua eta harreman sozialak
- Gorputzaz baliatzea lasaitzen ikasteko III (praktika)
Ikastaroan zehar azalpen teorikoak eta ariketa praktikoak tartekatuko dira.
EGUNAK eta ORDUAK:
Apirilak 15, 22, 29: 15:00-17.30
Maiatzak 6, 13, 20: 10:00-12:30
LEKUA:
Agorrosingo Ekintza Gunea
IZEN EMATEA:
- Bergarako Gizarte Zerbitzuan (udaletxeko 2. solairuan)
- Telefonoz 943-77 91 65 telefonora deituz
- E-mailez ongizatea@bergara.eus helbidera korreo bat bidaliz
PREZIOA:
Doakoa