Bergarako Udala-k Al, 2016-01-18 11:37-n bidalia
Bergarako Udaleko Prebentziorako Zerbitzuak, herriko eskolen eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Saileko Droga Gaietarako Zuzendaritzaren laguntzarekin Hazkuntza eta Hezkuntza-familiarraren inguruko “on-line” formazioa antolatu du.
NORENTZAT?
- 0 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei zuzenduta
IKASTAROAREN INFORMAZIO OROKORRA
- Bi egitarau egongo dira: bat 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako. Eta bestea 2-6 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako.
- Talde bakoitza mugatua izango da, gehienez 20 kidekoa.
- 2016ko otsailaren 2tik maiatzaren 3ra.
- Egitarau bakoitzak, 90 ordu on-line izango ditu.
- 2 saio aurrez-aurrekoak izango dira: bat formazioaren hasieran eta bestea bukaeran. Ordu eta erdikoa bakoitza .
- Euskaraz zein gaztelaniaz egin daiteke
- Doan izango da.
IKASTAROA EMANGO DUENA:
- ETXADIko psikologiako profesionalak UPV/EHUko laguntzarekin.
IKASTAROAREN EDUKIAK:
- Familia bizitzaren eraketa
- Garapen psikologikoaren ezagutza
- Garapen psikologikoaren estimulazioa
-
Hazkuntza klabeak :
- 0-2 urte ikastaroa: elikadura eta loaren ohitura; hozkadak; hezkuntza zentrorako egokitzapena.
- 2-6 urte ikastaroa: esfinterren kontrola; elikadura eta loaren ohitura; kasketak; zeloak; beldurrak; portaera arazoak
IZENA EMATEKO ETA EDOZEIN ARGIBIDERAKO:
- Telefonoz: 943 77 91 26.
- E-mailez: aloidi@bergara.net
- Epea: urtarrilaren 22ra arte.
Arloa: