Bergarako Udala-k Og, 2016-01-21 13:40-n bidalia
Mozorro Bazkaria
EGUNA: Otsailak 6, larunbata
ORDUA: 14:00etan
LEKUA: Seminarioko karpan edo Aranzadiko gimnasioan, eguraldiaren arabera
PREZIOA: 16€. Txartelak salgai ondorengo tokietan urtarrilaren 21ean hasita otsailaren 3ra arte: Pol-Pol, Arrano eta Ariznoa tabernetan. Prezioa: 16 €. Txartelak saltzeko azken eguna: otsailak 3.
- Alaitasuna errondailak girotuta.
- Menua: Patatak errioxar erara, erredondoa saltsan, ogia, tarta eta kafea eta edariak. Bergarako produktuekin egindako bazkaria.
- Berogailuak egongo dira.
Bergarako Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren The love board kontzertua.
EGUNA: Otsailak 5, ostirala
ORDUA: 22:30ean
LEKUA: Bergarako Udal Pilotalekuan.
SARRERA: 8€.
ARATUSTEETAKO KONTZERTURAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA
- Internet bidez, www.bergara.eus helbidean urtarrilaren 25ean 18:00etan hasita otsailaren 4ko 19:00ak arte. Bergarako Zabalotegi aretoan urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
- Gehienez pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.
- Kontzertu egunean pilotalekuko leihatilan 21:30etatik aurrera. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Amalur emanaldia
EGUNA: Otsailak 6, larunbata
ORDUA: 15:30ean eta 18:00etan
LEKUA: Bergarako Udal pilotalekua
SARRERA: 6€
PIRRITX ETA PORROTXEN EMANALDIETARAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA
- Internet bidez, www.bergara.eus helbidean urtarrilaren 25ean 18:00etan hasita otsailaren 5eko 19:00ak arte. Bergarako Zabalotegi aretoan urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.
- Gehienez, pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.
- Emanaldi egunean pilotalekuko leihatilan 14:30etatik aurrera. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.