Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, Bergarako merkataritza-establezimenduen artean Erakusleiho Lehiaketa ospatu da eta, guztira, 21 saltokik hartu dute parte.  Abenduaren 10etik 22ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek eta epaimahaiak kontuan izango dituen irizpideak ondorengoak izango dira: publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

Epaimahaia

Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkari batek eta Udaleko ordezkari batek osatuko dute. Aldi berean, herritarrek ere baloratzeko aukera dute; horretarako, komertzioetan banatuko zaizkien fitxa bat bete eta komertzioetan entregatu beharko da.

Sari banaketa

Abenduaren 23an, udaletxeko areto nagusian, 20:00etan egingo den sari  banaketan, guztira, 4 sari banatuko dira. Lehenengo saria eskuratzen duen saltokiak 300€ eta ziurtagiria eskuratuko ditu; bigarrenak, 205€ eta ziurtagiria; hirugarrenak, 150€ eta ziurtagiria; eta, Herritaren Saria eskuratzen duenak 50€ eta ziurtagiria jasoko ditu.

Sari guztiak Udal Bonoetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.