Bergarako Udala-k Og, 2015-11-26 17:01-n bidalia
Aurten ere Elikagaien Bankuak azaroaren 27an eta 28an Elikagaien Bilketa Handia burutuko du eta Gipuzkoako 72 saltoki handietan eramango da aurrera ekimen hau. Bi egun hauetan produktu galkorrak bilduko dira (besteak beste, esnea, gailetak, olioa, azukrea edo pixohialak) eta urte guztian zehar banatzen den elikagai kopuruaren zati handi bat bi egun hauetan biltzen da, Elikagaien Bankuak adierazi duenez.
Bergarako kasuan, Udalak kamioi-grua eta furgoneta jarriko du Elikagaien Bankuko zerbitzura, 39 saltokietatik jasotako elikagaiak, Elikagaien Bankuak San Juan auzoan duen biltegira eramateko.
Elikagaien Bankuko eta Caritaseko bolondresak urte guztian zehar aritzen dira lanean
Elikagaien Bankuko, Caritaseko, eta beste elkarte batzuetako bolondresak urte guztian zehar aritzen dira lanean eta hileko azken eguaztenen banatzen dituzte elikagaiak Bergaran. Honen inguruan informazio gehiago nahi duenak Caritasen egoitzara hurbildu daiteke (Alkabieta 1) eta bertan eskainiko zaio informazioa.