Aurtengoan ere hasiera arrakastatsua izan dute kirol jarduerek. Guztira, 62 jarduera (ordutegi aukera ezberdinekin) eta 1.350 plaza eskaini dira. 1.157 plazek jada badute izena eta soilik 193 geratzen dira libre.

Arrakasta gehien duten jarduerak, ikasturtero bezala, umeentzako Igeriketa Eskola eta Areto Bizikleta dira. Horren ostean, Pilates eta hasi berri den Krosfit jarduerek piztu dute interes gehien.

Beraz, interesa dutenek badute oraindik aukera plazak libre dauden jardueretan izena emateko.

Ekarri Laguna kanpaina

Urrian zehar, Ekarri Laguna kanpaina martxan egongo da. Horrela, plaza libreak dauden ikastarotan parte hartzen duen pertsona batek, egun batez eta proba moduan, lagun bat ekarri ahal izango du berarekin jarduera probatzera. Beharrezkoa izango da proba egitera doan pertsonak aurrez txartel bat eskuratzea sarreran aurkezteko. Txartel horiek jardueretako kirol-begiraleei eskatu behar zaizkie.

Argibide eta informazio gehiago iugarteburu@bergara.eus posta elektronikora idatziz edota 943 77 70 95 telefonoan.

Arloa: