Udaleko ordezkariek Kirola Kalera Eguna eta “Euskaraz bizi nahi dut” martxa aurkeztu zituzten. Era berean, udako denboraldian udaleko kirol instalazioetan egondako erabiltzaile kopuruaren datuak aurkeztu zituen eta baita ikasturte honetarako prestatutako berrikuntzak zeintzuk diren.

Domekan Kirola Kalera Eguna eta euskararen aldeko martxa

Domeka honetan Bergararrak aktibatzeko, eskola kirola sustatzeko, kirol talde federatuak sustatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko Kirola Kalera Eguna antolatu da. Egitaraua ondorengoa izango da:

Egitaraua:

10:30 -12.00 Haur olinpiadak

12:00-13:15 Praktika librea:piraguismoa (Usondo parketik), eskalada, patinajea, txirrindularitza, eskubaloia, saskibaloia, ohe elastikoak, bizikleta eliptikoak...

13:30 Euskaraz bizi nahi dut martxa; oinez, bizikletaz eta patinetan. San Martin plazatik irtenda.

Ekintzak Seminarioko patioan eta Ibargarai kalean egingo dira.

Inoiz baino abonatu gehiago

Ekainaren 12tik irailaren 20ra 90.000 erabiltzaile izan ziren kirol instalazioetan eta uztailean 5.070 abonatu inguru lortu ziren, inoiz baino gehiago.

Udako 6 egunetan 2.000 erabiltzaile baino gehiago izan ziren eta 4 egunetan itxi beharra izan zen, legeak ezarritako gehienezko erabiltzaile kopurua gainditu zelako. Horregatik, segurtasuna bermatzeko aldera, ez zen beste aukerarik izan. Hala eta guztiz ere, barruko igeritokira joateko aukera izan zuten erabiltzaileek.

Ikasturte berrirako berrikuntzak

Inoiz baino partaidetza handiagorekin hasiko dira aurtengo ikastaroak eta jarduera berriak eskaintzea aurreikusten da, Agorrosingo jardueraz arduratzen den enpresak iragarri duenez.

 

Azpiegitura eta kirol ekipamenduei dagokienez, fitness eta spinning gelak lekualdatu eta berregokitu egin dituzte udan, eta padel pista ere urriaren hasierarako erabilgarri izango da.

 

Arloa: