Uztaileko ohiko udalbatza egingo du Udalak astelehenean. Hitzordua 19:30ean izango da eta bertan landuko diren gaiak honako hauek dira:

1.      2015eko uztailaren 13an egindako bileraren aktaren onarpena.

2.      Alkatearen jakinarazpenak.

3.     Euskal presoak Euskal Herrira itzultzea eskatuz kartela jartzeko 2011ko azaroaren 28an hartutako erabakiaren inguruan Gobernuaren Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan aurkeztutako administrazioarekiko  auzi-errekurtsoaren gainean Alkateak egindako proposamena.

4.      Alkabieta 1eko soberako lurzatiaren zesioa Bergarako Udalari.

5.     Ibarra 15-17 Jabe Komunitatearen izenean eraikinetan igogailua jartzeko, hartu behar den eremua soberako lursaila aitortzea.

6.      Aurtengo aurrekontuaren exekuzioa. Urtarrila-Martxoa epea.

7.      2014ko Kontu Orokorraren onarpena.

8.      Artemis errestaurazio etxeak egindako dohaintza baten onarpena.

9.     Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako Sailak egindako gordailuaren onarpena.

10.   Eskaera eta galderak.