Bergarako Udala-k Az, 2015-07-01 13:45-n bidalia
Iraileko San Martin jaietan Bergarako Udalak bi txosna jarriko ditu eta horien esplotazioa adjudikatzeko eskariak egiteko epea zabalik dago. Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten Kultura edo Kirol Elkarteek, Talde Herrikoiek edo elkarte benefikoek aurkeztu ditzakete eskaerak. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 20an, 12:00etan, amaituko da.
Bi txosnen esplotazioaren adjudikazioa zozketa bidez egingo da, uztailaren 20an, 13:00etan udaletxean.
Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua udaletxeko Idazkaritzan edo www.bergara.eus webgunean daude eskuragarri.
San Martin plazan kokatuko den txosna
Irailaren 12tik 16ra bitartean jarriko da txosna plaza girotzeko asmoz. Halaber, irailaren 12an, Feria egunean, plaza girotzeaz gain herriko hainbat harategik Bergarako odolosteak ezagutzera emateko, dohain emango dituzten odolosteen pintxoak ere saldu beharko dira.
Munibe edo Ariznoa plazan kokatuko den txosna
Oraindik zehazteke badago ere kokapen zehatza (jakinarazpenarekin emango da ezagutzera kokapen zehatza), txosna honen xedea feria egunean taloak banatzea da.