Gaur 100 urte jaio zen Simon Arrieta, bergarako margolaria, eta urtemuga ospatzeko, Bergarako Artisten Elkarteak (BEART), Bergarako Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Migel Angel Elkoroberezibar herriko ikertzailearekin elkarlanean, 2015erako egitarau zabala prestatu du.

2015 guztian zehar ekintza ezberdinak antolatu, nagusiki, lau lan ildoren inguruan:

SIMON ARRIETAREN LANEN INBENTARIOA

Margolariaren pintura-lanen inbentarioa egingo da. Lan bakoitzeko fitxa teknikoa osatuko da, lanaren oinarrizko ezaugarri, xehetasun eta argazkiekin. Honekin guztiarekin, datu base bat osatuko da eta Bergarako Udaleko webgunean egongo da ikusgai. Datu basea zabalik egongo da etorkizunean ager litezkeen lanak gaineratzeko baino, aldi berean, beste artista batzuen lanak katalogatzeko erreferentziazo datu basea izan daiteke.

ERAKUSKETAK

Urtean zehar bi erakusketa antologiko egitea aurreikusten da. Lehena, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean (urriak 8-azaroak14) eta, bigarrena, Bergarako Aroztegi aretoan (azaroak 20-abenduak20), jaio zeneko mendeurrenaren ospakizun ekitaldi guztien amaiera gisa.

LIBURU ANTOLOGIKOA

Migel Angel Elkoroberezibar ikertzaileak Simon Arrietaren inguruko liburua argitaratuko du. Irailean argitaratzekoa da eta, guztira, bost atal izango ditu: biografia, cronología artistikoa, arte kritikarien iruzkinak, lan adierazgarrienen argazkiak (eta datu teknikoak) eta bibliografia.

ZABALKUNDEA

Bere lana ezagutzera emateko eta urteurrena ospatzeko egitarau oparoa prestatu da. Egitaraua ikusi nahi izanez gero, ikusi atxikitutako dokumentua: simon_arrietaren_urteurrena_ospatzeko_egitaraua.pdf

 

Arloa: