Urtebete pasatu denean “Kotxea garajean” egitasmoa indarrean jarri zenetik, Udalak 2015 urterako ere “Kotxea garajean” egitasmoan parte hartzera deitzen ditu herritarrak, batez ere erdialdekoak. Izan ere, garajea duten guztiek “kotxea garajean” erabiliko balute, 464 aparkaleku geratuko lirateke libre erdiguneko kaleetan.

“Kotxea garajean” egitasmoaren helburua Bergarako kaleetan aparkatuta dagoen automobil kopurua murriztea da. Egitasmoan partaide diren garaje plaza jabeek konpromisoa hartzen dute euren autoak kalean ez aparkatzeko eta, horren truke, Udalak garajearen kontribuzioaren %75eko hobaria eskaintzen die.

2014 urtean hasi zen programa eta ondorioz, 19.000€ banatuko dira programan izena eman zuten 703 garaje plaza jabeen artean. Hobaria bonotan jasotzeko aukeraz baliatu ezkero, kopurua gorantz borobilduko da eta diru hori herriko dendetan gastatzeko erabiliko da.

Herriko garaje plaza jabeen %16ak parte hartu du egitasmoan eta Udalak kopuru hau handitu nahi du. Tenore horretan, 2015. urterako deia ere iragarri du, orain artekoek parte-hartzea berretsi dezaten eta erabiltzaile berriak erakartzeko.

Udalak gutuna bidali die garaje plazaren baten jabe diren herritar guztiei, 2014an partaide izan direnei programan jarraitu nahi duten galdetzeko eta parte hartu ez dutenei berriaren berriz parte hartzen hasi daitezen gonbidatuz.

Atxikitze eta aparkaleku datuak

Erabiltzaileentzako: Hobaria jasotzea eta berriztatzea

Erabiltzaile berrientzako: Programan izena ematea

Programan parte hartzeko sakatu hemen

Arloa: