Donostiako Kursaalak bere “Kursaal Eszena” programazio barruan atontzen dituen kontzertu eta ikuskizunak Bergararren esku jarriko dira, zuzeneko autobusaren bitartez.

Egitasmo honi “Kursaal Eskura” deitu zaio, eta, bere lehen saioa, datorren abenduaren 27an abiaraziko den “Kantuz Topa” ekitaldiarekin egingo da.

 

Sarrerak erosi eta autobuseko plaza erreserbatzeko

Sarrerak erosteko www.sarrerak.kursaal.org helbidea erabiliko da, erosi ondoren autobusa erreserbatu daiteke  943 77 91 59 telefonora deituta ala  kultura@bergara.eus helbidera idatzita.

Esan beharra dago, abenduaren 27ko kontzertuko sarrerak erosiaz gero, autobusa erreserbatzeko azken eguna abenduaren 22a izango dela.

30 urtetik behera izanez gero, sarrerak 3€ko prezio izango dute. Gazte hauek sarrera eta autobusa erosteko goiko telefonora deitu beharko dute, eta ikuskizunaren aurretik Kursaaleko lehiatilara hurbildu, adina egiaztatu eta sarrera ordainduko dute (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da)

 

“Kantuz Topa” kontzertua

“Kantuz Topa” izeneko kontzertu berezi batekin hasiko da Udalaren eta Kursaalaren arteko kolaborazio hau, abenduaren 27an. “Kantuz Topa” kontzertua ospakizun eta elkarretaratzeak ohizko diren garai honetan, Ainhoa Arteta, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui, Petti, Estitxu Pinatxo, Olatz Prat, Mixel Ducau, John Berkhout edota  Kirmen Uribe poeta Kursaal Auditorioko taula gainean elkartuko dira kantu aski ezagunak eta biharko klasiko izatera deituak daudenak abesteko.

Kontzertu honetarako autobusa, Ibargarai kaleko autobus geltokian hartuko da 18:35etan.

 

Udalaren kolaborazioa

Bergarako Udalak, Antzuola eta Arrasatekoarekin batera antolatu du egitasmo hau, Kursaal Eszenarekin kolaborazioan, bere helburua Kursaal Eszenak antolatzen dituen ikuskizunak herri hauetako biztanleei hurbiltzea da.

Autobusak, Antzuola-Arrasate-Bergara-Donostia ibilbidea egingo dute eta ikuskizuna amaitzerakoan bueltarako bidea hartuko dute. 

 

Arloa: