komunikazioa-k Ar, 2014-09-30 10:01-n bidalia
- Bergarako saltokietan sortzen diren paper eta plastiko hondakinak murriztuko dira Ontziratu Zaitez! kanpainari esker.
- Gainera, kontsumo jasangarriaren EkoBira azoka ibiltariaren laugarren edizioa Bergaran izango da Urriaren 11n, San Martin plazan goiz eta arratsaldez
- Etxe bakoitzeko ontzi berrerabilgarri bana banatuko da, EkoBira azokan. Guztira 3000 tupper banatuko dira.
- Tupper erabiltzaileek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute
- 17 dendarik parte hartzen dute ekimenean
- 6 hilabete iraungo duen sustapen fasean zehar, hilero zozketak antolatuko dituzte dendariek.
Datozen egunotan Bergara ontziratuko da Kutxa Ekoguneak bultzatutako kanpainaren bidez eta Bergarako dendarien eta Udalaren elkarlanari esker. Izan ere, tupper-ak banatuko dira, udalerriko produktu freskoen saltokietan paper eta plastikozko bilgarrien erabilera murriztu asmoz. Gainera, urriaren 11n EkoBira azoka ibiltariak Bergaran izango da, beste kontsumo era bat posible azalduz.
Ontzi berrerabilgarriak, ONTZIRATU ZAITEZ! lelopean
Kutxa Ekogunea eta Bergarako Udalak elkarlanean bultzatzen duten Ontziratu zaitez! kanpainak Bergarako etxe guztietara ontzi berrerabilgarriak zabaltzea du helburu.
Produktu freskoak erosten direnean sortzen diren hondakinak murriztea gura da, Ekoguneko Amaia Otazok dioen moduan “Erosketa hauek egiterakoan hondakin kopuru handia sortzen da, produktu hauek paperean biltzeaz gain, plastikozko poltsan baten edo bitan sartzen baitira ondoren eta bizitza oso laburreko materialak dira”.
Ekimen honen helburua hirukoitza da:
- Batetik, erosketak erosoagoak izango dira, erosleek, behin etxera iritsita, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dutelako, modu garbian gainera.
- Bestetik, saltokientzako kostu murrizketa suposatzen du, ez baitute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango.
- Eta azkenik, hondakin gutxiago sortuko denez, ingurumenerako positiboa izateaz gain, ekimen honekin denok ateratzen gara irabazle.
Ontziratu zaitez! Bergara dendari eta herritarrok batera lanean
Kutxa Ekoguneak 2011ko maiatzean ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina Hernanin martxan jarri zuenetik, egitasmoa Gipuzkoako 30 herritan abian da eta eta horretarako 70.000 ontzi berrerabilgarri baino gehiago banatu dira dagoeneko.
Bergaran Ontziratu Zaitez! kanpainan 3.000 ontzi banatuko dira, eguneroko erosketan erabiltzeko. Kanpaina honetan parte hartuko duten saltokiak honako hauek dira:
IZENA
|
KOMERTZIO MOTA
|
KABUTZIA ARRANDEGIA |
ARRANDEGIA |
JOXAN ARRANDEGIA |
ARRANDEGIA |
LETE ARRANDEGIA |
ARRANDEGIA |
BIAK ARRANDEGIA |
ARRANDEGIA |
AZOKA N.8/9 LAMITXOA ARRANDEGIA |
ARRANDEGIA |
ITXAS EDER ARRANDEGIA |
ARRANDEGIA |
IMAZ Harategia |
HARATEGIA |
JOSEBA HARATEGIA |
HARATEGIA |
URCELAY HARATEGIA |
HARATEGIA |
IGARZA HARATEGIA |
HARATEGIA |
REZOLA HARATEGIA |
HARATEGIA |
ANTIA HARATEGIA |
HARATEGIA |
AZOKA N.5/6 BIXAIN HARATEGIA |
HARATEGIA |
LETURIA Harategia |
HARATEGIA |
AZOKA N.10 MERCEDES ALTUBE |
HARATEGIA - TXARKUTERIA |
MIGEL GARITANO SL Janari denda (ALIPROX) |
ELIKAGAI DENDA |
AZOKA N.11 ARANTZAZU BELATEGI |
ELIKAGAI DENDA |
20€ko erosketa sariak
Ontzi berrerabilgarria erabiltzen dituzten erosleen artean, 20€ko erosketa sariak banatuko dira hilero, kanpainarekin bat egiten duten saltokietan gastatzeko. Zozketak 6 hilabetean zehar egingo dira herri mailan.
Nola eskuratu ontzi berrerabilgarria?
Herritar bakoitzak etxean izan ditzakeen ontziak erabiltzeko deialdia egiten bada ere, etxebizitza bakoitzeko ontzi berrerabilgarri bat eskuratzeko aukera izango dute herritarrek.
Ontzi hauek urriak 11n ospatuko den EkoBira azokan prestatuko den postu batean banatuko dira. Azoka hau San Martin plazan izango da, honako ordutegian: 10:30-14.30 / 16:30-19:30.
Gainera, EkoBira azokan tuperra jasotzeko aukerarik izan ez dutenek, bigarren aukera bat izango dute, urriaren 15ean, Udaletxeko arkupetan, 17:00-20:00 ordutegian.
EkoBira: beste kontsumo mota bat posible da
EkoBira, kontsumo jasangarriaren azoka ibiltaria, Bergarako San Martin plazan izango da urriaren 11n, larunbata, 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 bitartean.
Produktu eta zerbitzu jasangarriak, ingurumenean eragin edo inpaktu txikiagoa dutenak, kontsumitzeko aukerak azalarazi nahi ditu EkoBirak. Kontsumo jasangarria eta solidarioa sustatzea da Kutxa Ekogunearen ildo estrategikoetako bat eta horren harira sustatu du proiektu hau laugarren urtez.