webmaster-k Al, 2025-10-13 10:18-n bidalia
Bergarako Udalak eta aiAMA! elkarteak antolatuta, haurren garapenaren, eta hauen arauen zein mugen inguruko hitzaldia eskainiko zaie gurasoei urriaren 21ean, asteartean, 18:00etan, Seminarixoan.
Hitzaldia 0-4 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzat da, eta Alvaro Beñaran, pedagogo eta psikomotrizista izango da hizlaria. Saioan honako gaiak jorratuko dira:
• Haurren garapena eta arauak apurtzen dituztenean nola jokatu.
• Indarra erabiltzen duten haurren portaerak.
• Adin tarte bakoitzerako ohiko patroien azalpena.
Hitzaldia euskaraz izango da, baina bat-bateko itzulpen zerbitzua egongo da, parte-hartzaile guztiek eroso jarraitu ahal izateko.
Data eta tokia:
• Urriak 21, asteartea
• 18:00etan
• Seminarixoa, Bergara