• Kirola Kalera astea antolatu du udalak herriko hainbat kirol elkarterikin batera, irailaren 17tik 28ra bitarte.
  • Adin guztientzako kirol ekintzak daude (izena eman behar da aurretik)
  • 21an igandean, 13:15etan, herrian martxa “Euskaraz bizi nahi dut” lemapean
  • Hurrengo domekan Gorlara mendi irteera, gazte eta familientzako.

 

Kirola Kalera antolatu du udalak bergarar guztiok parte hartzeko asmoarekin, gazte zein helduentzako ekintzak daude aste osoan zehar. Asteak egun osatua izango du datorren igandean, 21an, eta hurrengo igandean ere badaude ekintzak.

Helburua da herritar guztiak animatzea kirola egitera, hainbat ekintza ireki eskeiniz eta, era berean, herria bera kirol ekintzak egiteko eremu bihurtu, horretarako ohiturak hartuaz. Guzti honek, kirol zerbitzuak eratu zuen plan estrategikoari erantzuten diolarik. Antolatu diren ekintzetan parte hartzea librea da, zenbaitetan izena eman behar bada ere.

Zenbat ikastaro praktiko emango dira taldeka astean zehar: bodybalanze, hypo pilathes , Freestyle DBH, Body power, A. txrrindu, GAP, Zunba, Crossfit-bosu, Fitnes senior, Gimnasia, .. guzti hauetan ikastaro praktikoak emango direnez, horretarako  talde mugatuak egingo dira, apuntatu ala osatzen joango direnak.

Igandean, Seminarioan: eskubaloia, saskibaloia, bizikleta eliptikoak, eskalada, kirol egokitua eta txikitxokoa (puzgarriak); Ibaragarain: boleibol, badminton, esku pilota, bicicleta, irristaketa eta hockey; udal pilotalekuan: Areto txirrindua, zunba, Aretoko txirrindularitza eta, goiz osoan Crossfit desafioa.

Eta igandeko guzti hau burutzeko, herrian zehar, “Euskeraz bizi nahi dut” martxa, korrika, bizikletaz zein patinetan egin ahal izango da, gazte, familia eta helduagoak parte hartuz. Baduzuenok “euskaeraz bizi nahi dut” kamiseta ekarri eta besteondako erosteko aukera egongo da.

Guztia errematatzeko, hurrengo igandean, 28an Gorlara igoera,  familia mendi irteera, eta Gorlan orientzaio jolasa.

Ikus alboan programa osoa.

 

Arloa: