UDAL DIRU-BILKETA KOBRANTZA IRAGARKIA

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu Merkatu eta Merkatu Txikia tasen 2014ko hirugarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea: 2014ko irailaren 12tik 2014ko azaroaren 12ra

Lekuak eta medioak: 

               Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2014ko azaroaren 12an.

               Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

                             Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30era (urritik aurrera larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara), legezko dirua edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

                              Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota Udalaren zerbitzu telematikoen bidez, www.bergara.eus tarteko delarik.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak eta, hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.

Bergara, 2014ko irailaren 9a