• Bertako baserriko produktuak seietatik bederatzietara

• Irailean gure ortuak beteen

• 19etan Baratzeko Onenarekin parrillada

Datorren eguaztenean, irailaren 3an, hileko lehen eguazteneko azoka egingo da Oxirondon. Betiko moduan, arratsaldeko seietan hasi eta bederatziak arte iraungo du.

Baserriko produktuen azoka honek, bertako ekoizleen jakiak erosteko aukera ezin hobea eskeiniko du, ortuak uztarik ederrena ematen ari diren uda sasoi honetan.

Eta produktu ezin hobe hauekin parrillada izugarria egingo dugu, 19etan, “Baratzeko Onenarekin”, guztiok zaudete gonbidatuta!!!

Bergarako herriaren erantzun bikaina jaso duen hileko lehen eguazteneko azoka aurreko ekainean hasi zen ospatzen, Azoka Bergaratzen egitasmoaren barnean, baserritar eta erosleen harremana sakontzeko asmoz.