Aurreko astean, uztailaren 17an hain zuzen ere, 90 minututan kanpoko igeritokiko ur esparrua itxi behar izan genuen, 187 lagunetan ezarrita dugun gehienezko erabiltzaile kopurua bete zelako.

Lehengo aldia da adierazitako neurria hartzen dugula, eta jakin badakigu ez dela erabiltzaile askoren gustukoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta segurtasun arrazoiak derrigortzen gaitu.

Dena den, adierazi nahi dugu barruko igeritokian bainua hartzeko aukera zegoela, bertako erabiltzaile kopurua baxua baitzen.

Etorkizunera begira, hau da “Udalaren Kirol batzordean” onartu den jokabidea.

 

Udako igerilekuan, ezarritako erabiltzaile kopurua gainditzen denean, hartu beharreko neurriak:

  1. Sorosleek bainu-tokirako sarrera itxi egingo dute.
  2. Barruko igeritokira zuzenean sartu ahal izateko, alboko sarrerak egokituko dituzte.
  3. Bainu-tokitik erabiltzaileak irteten diren neurrian, beste batzuk sartuko dira.
  4. Bainura sartzeko zain jende kopuru handia egongo balitz, 30 lagunetik gora, itxi denetik 30 minutu pasatu ondoren, bainu-tokian dauden erabiltzaileei irteteko eskatuko zaie, erabiltzaile berriak sar daitezen.

             

Modu honetan saiatuko gara kudeatzen gustuko ez den egoera. Mesedez eskatzen dizuegu sorosleei lana erraztea eta eskatutakoa errespetuz, betetzea.

Arloa: