Haur eta gurasoentzako aisialdi gunearen azken saioan adostu bezala, prozesua aurrera doa eta bilera berriak ditugu bihar, maiatzak 20 asteartea.

Goizez, 10:00etan da deialdia, eta arratsaldeko saioa 18:30etan izango da. Bilerak Kultur Etxean izango dira.

Bilerak irekiak dira, beraz goizekora joaterik ez baduzu, arratsaldekoan parte har dezakezu, eta alderantziz. Proiektu hau Azoka Bergaratzen prozesuaren baitan kokatzen da, Oxirondoko Azokaren eraikinari bizi berria eman nahi diona.
 

Bilera eguna eta tokia

  • Maiatzak 20, 10.00etan eta 18:30etan
  • Kultur Etxean


Oharra: Ez ahaztu, umeak dituzuenontzat arratsaldez zaintza zerbitzua egongo dela Kultur Etxeko Haur Liburutegian saioak irauten duen bitartean.