•    Herritarrek jarduerak “OSO ONGI” baloratu dituzte.
•    Asebetetze maila, 1etik 10era bitartean, 1,23 igo da.
•    Balorazio goreneko jarduera Ur Gimnasia terapeutikoa (9,34) izan da; baxuena, akuaerobik (6,43).
•    Balorazio goreneko alorra monitoreen lana (8,65) izan da; okerrena erabilitako materialak (7,61).

Ikasturtero bezala, Kirol zerbitzutik, kirol-jardueretan parte-hartzen duten herritarren iritzia jasotzeko asmoz, asebetetze inkestak egin dira kirol zerbitzutik otsailean zehar. Guztira 1.055 herritarrek hartzen dute parte ikastaroetan, horietatik laurden batek pasatxok (283) eman du iritzia.

Inkestak egiteko erabilitako galdetegietan ikastaroen gaineko 9 galdera egiten zintzaizkien erabiltzaileei 1etik 10erako sailkapenean puntuatzeko.

Emaitza orokorrak

Balorazio goreneko jarduerak Ur Gimnasia Terapeutikoa (9.34) eta Body Power (9.08) izan dira. Balorazio baxuen jaso dituzten jarduerak, berriz, Akuaerobik (6.43) eta Free Style dantzak (6.83).

Balorazio goreneko alorra begiraleen lana izan da (8.65) eta balorazio baxuenekoa, berriz, erabilitako baliabideak (7.61).

Emaitzen bilakaera

Joan zen ikasturtetik ona, asebetetze inkestaren bataz bestekoak 1.23 puntuan egin du gora. Aurrekoan herritarren asebetetze maila 6.88an kokatzen zen. oraingoan, 8.11raino igo gara.

14 kirol jarduera ditugu eta hauetatik 11tan lortu dugu duela bi urteko nota hobetzea.

Kirol instalakuntzei eta kudeaketari buruzko asebetetze inkestak 

Etengabean hobetzeko dugun asmoarekin jarraituz, martxoan zehar, instalazioen eta beren kudeaketaren iritzia eskatu nahi zaie herritarrei. Lau inkesta orri daude betetzeko emailez zein harrerako kutxetan uzteko moduakoak.

Inkesta kopuru esanguratsua bildu asmoz, nahi duenak, bere telefono zenbakia utz dezake eta, hori eginez gero, kirol-zerbitzuko hileko 5 abonu osoaren zozketan parte hartu ahalko du.
 

Arloa: