ogarro-k Og, 2014-01-23 15:32-n bidalia
Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 3 da. Aurkeztutako lanen artetik irabazlea aukeratzeko epaimahai bat osatuko da. Epaimahai honek bozkan %60ko balioa izango du. Herritarrek bozkek, berriz, %40.
Herritarrek bozkatzeko epea otsailaren 5etik 9ra izango da eta webgune honen bitartez eman ahalko da botoa. Lehiaketan parte hartzeak ondoko oinarri hauek onartzea dakar.
Hona hemen lehiaketaren oinarriak
- Lehiaketa honetan Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak har dezake parte.
- Diseinuen kartelak, kolore eta teknika libreaz, 40x60 zm-tako kartoizko oinarri baten gainean aurkeztuko dira, eta formatu bertikalean. Era berean, informatika CD batean ere aurkeztu beharko da diseinua.
- Kartelek ondorengo testua eraman beharko dute nahitaez: ARATUSTEAK 2014, BERGARA
- Lehiaketa honetara aurkeztutako lanak orijinalak izango dira, egileak berak sortuak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batean inoiz aurkeztu gabeak. Bergarako Udalak plagioa egon denaren zantzurik ikusten badu, sortutako kalteen aurrean kalte-ordainak eskatu ahal izango dizkio plagioaren egileari.
- Lehiaketako irabazleak 350 euroko balioa duten bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko. Saria eman gabe ere geldi daiteke, epaimahaikoek gutxieneko kalitaterik ez dagoela uste badute.
- Udalak egoki ikusiz gero, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatu ahal izango du.
- Kartelek ez dute egilearen nortasuna agerian utz dezakeen ezer edukiko. Atzealdean lelo bat dutela aurkeztuko dira kartelak. Gutunazal itxi batean leloa kanpoan eta egilearen datuak barruan jarriko dira. Era berean, gutunazal itxi horretan ondorengo dokumentua ere sinatu beharko du kartelaren egileak: Nik, (egilearen izen-abizenak) eta NAN zenbakia (zenbakia) dudanak, zin egiten dut kartel lehiaketa honetara aurkeztutako lana originala dela, eta beste lehiaketaren batera inoiz aurkeztu gabea (egilearen sinadura).
- Kartelak Bergarako Kultura Etxean aurkeztuko dira, otsailaren 3ko 13:00ak baino lehen.
- Epaia jakitera ematen den egunean jakinaraziko da epaimahaia nortzuk osatu duten. Halere, herritarrek ere izango dute bozkatzeko aukera www.bergara.eus helbidean. Herritarrek emandako bozkek %40 balioa izango dute. Herritarrek otsailaren 5etik 9ra bitartean bozkatu ahal izango dute.
- Epaimahaiko kideek hartutako erabakia aldaezina izango da.
- Saritu gabe gertatu diren lanak, erakusketa egiten bada, erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, pentsatuko da ez dituztela aintzakotzat hartzen, eta Udala horietaz libreki baliatu ahal izango da. Era berean, ez da erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko.
- Saritutako lanaz Bergarako Udala jabetuko da, eta argitaratzeko, eraldatzeko, zabaltzeko eta abarrerako eskubidea izango du.
Arloa: