Denoi dagokigu ingurumenarekin arduraz jokatzea. Horregatik, jasangarritasuna ezinbesteko balioa dela sinisten dugulako, hainbat lan arlotan ari gara lanean: udal bezala ditugun betebeharrei aurre egiten, herritarren kezkei erantzuna ematen saiatzen, horretarako gure baliabideak erabiltzen eta beste Administrazioekin elkarlana bilatzen.
Jasangarritasuna balore transbertsala dela ulertzen dugu eta hainbat udal departamendu ari gara lanean arlo honetan.
Bi dira gure lehentasunak:
‘Bergara 2030 Bizi Energia’ Klima eta Energiari buruzko Tokiko Planarekin konpromiso sendoak hartuko ditu Bergarako Udalak
“Bergarako Udalaren helburua da, 2030. urterako berotegi efektuko gasen isurketak %40 murriztea, Europan jarritako helburuarekin bat eginez.
Landa lurrak salerosketa bidez erosteko deialdia egin du Bergarako Udalak
Bi hilabeteko epea izango dute interesatuek haien eskaintzak aurkezteko.
Valogreene Paper BC, S.L. enpresak Elxen duen plantara bisita egin du ordezkaritza batek
Bihar, asteazkena, bilera egingo da Larramendi inguruko auzo alkateekin bisitan jaso den informazioa partekatzeko.
Erabilitako olioa jasotzeko edukiontzi berriak jartzen ari da Mankomunitatea
Bergaran 7 edukiontzi egon dira orain arte etxean erabilitako olioa jasotzeko, eta aldaketa amaitzen denean 17 egongo dira.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- hurrengoa ›
- azkena »