Kaixo, Kukubaso elkartea sortu berri da Bergaran.
Kukubaso elkartearen helburu nagusia Bergarako bertako basoa zaindu eta berreskuratzea da. Elkartearen helburu eta lan ildoekin bat eginez, Bergarako Udalaren laguntzarekin, lehen auzolana antolatu da Herri Hezitzaileak taldea eta Erreka Garbiketa Batzordearekin elkarlanean. Ekainaren 20rako goiz pasa antolatu da San Martzialen.
Hainbat ekintza eta lan egiteko aukera izan dugu eta aldi berean natura zaindu eta gozatu. Horra hor deialdiaren nondik norakoak:
Eguna: Ekainak 20, domeka.
Ordua: 10:00 Elkartzeko lekua: Seminarioko patioan. (11:00etan San Martzialeko Kanpan)
Ekintza hezitzaileak eta lanak:
- Txori kabiak jartzea.
- Zaborrak jasotzea.
- Adar eta enborrak pilatzea.
- Zuhaitz, landare eta ekosistemako beste elementu batzuen identifikazioa egin.
- Basoa ezagutu eta txango txiki bat egin.
- Iturri potzua garbitu.
Izena ematea derrigorrezkoa izango da ekintzetan parte hartu ahal izateko.
Izena emateko azken eguna: ekainak 15.
Izena emateko bideak: Idatzi email bat: kukubasoelkartea@gmail.com eta adierazi datuak (izen abizenak eta umeen kasuan, jaiotze urtea).
Bete honako inprimakia.
Ederki pasako dugu! Eta inguruko basoak berreskuratzeko aukerak ezagutu eta basoa eraikitzeko modu ezberdinak bereiztuko ditugu.
Oharrak: Hamaiketakoa eta erropa aproposa ekarri; daukanak eskularruak ere bai (ez dira denontzat helduko).
-Antolatzaileak: Kukubaso Elkartea, Bergarako Herri Hezitzaileak taldea eta Erreka Garbiketa Batzordea.
-Laguntzailea: Bergarako Udala.